Iruritako mendi duatloia, prest!

                Larunbatean izango da Iruritako mendi duatloiaren 2. edizioa. Aurtengo itzulian, iazkoan bezala, bakarka, binaka edo bizikleta elektrikoarekin egiteko aukera izango da. Lasterketa herrikoia izanik, adin guztietako jendea animatu da itzulia egitera. Guztira 200 parte hartzailetik gora dago aurtengo edizioan.

                Eguna dortsalen banaketarekin hasiko da. Lasterkari bakoitzak bere dortsala bildu beharko du 7:30 – 8:30 bitartean herriko gizarte bilgunean. Beroketa lanak eta gero, 9etan emango zaio hasiera duatloiari.

Lasterkariak izango dira probarekin hasiko direnak. 10,5km.-ko itzulia egin beharko dute. Itzulia egiteko 2 orduko epea izango dute, baina ez arduratu norbaitek bi ordutan lanak betetzen ez baditu, bere lagunak bizikleta zatia berdin – berdin egiteko aukera izanen du eta. Ibilbidean zehar 2,5 eta 5. kilometroetan anoa guneak izango dira. Bertan edariak eta jakiak izango dira.

Plazan hasi eta plazan bukatuko dute lasterkariek, eta txirrindularien txanda izango da orduan. Hauek 20km.-ko itzulia egin beharko dute. 10,5.km.-an anoa gunea izango da. Proba guztia bukatzeko 14:00ak arteko denbora izanen dute. Antolakuntzak dutxa eta aldagelaz hornituko ditu parte hartzaileak. Egunean berean eskainiko da informazio hori.

Proba bukatu, eta 13:30etan izango dira sari banaketak. Ondoren, parte hartzaile guztien artean hainbat sari zozketatuko dira: bildotsa, zerrikumeak, txuletak, olari jatetxean bazkariak, irular mermeladak loteak, arkupe gozotegiko kutxak eta 2 kubierta eta gelezko 2 kamara besteak beste.

Sari banaketaren ondoren, parte hartzaile eta antolatzaile guztientzat paellada izanen da.

Eguna bukatzeko, arratsaldeko 5etan, haurren trail-a izango da. Gaztetxoek ere bizikletaz gozatu dezaten, eta 18:00etan, herriko pilota txapelketako partiduak izanen dira.

Iazko eguraldi kaxkarrarekin egun arrakastatsua atera baldin bazen, aurtengoan ziur oraindik hobea izango dela. Beraz, egun eder bat pasa nahi duenak, gure gonbidapena dauka herrira hurbildu eta ikuskizunaz gozatzeko!

Share this...
Share on Facebook
Facebook

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *