Esker mile denei!

Probaren ondorengo egunetan eskerrak ematea bertzerik ez zaigu gelditzen. Eguraldiak azkenean errespetatu zigun eta horrek ere lagundu zuen egun eder bat izan zedin.

Eskerrak eman beharrean gaude parte hartzaile guztiei, eta barkamena, berriz, kanpoan gelditu behar izan zirenei. Eskerrak ere herriko laguntzaile guztiei zuek gabe ezinezkoa izango bait zen horrelako egun bat aurrera ateratzea. Eskerrak ere inguruko herriko laguntzaileei, eta baita, Gartzaingo herritarrei ere. Guk laguntza eskatu aurretik beren burua eskaintzeagatik. Eskerrak baita herriko eta inguruko babesle guztiei ere.

Berriak gara honetan eta gauzak ahalik eta hobekien egiten saiatzen garen arren, gauza asko izango ditugu oraindik hobetzeko. Hurrengo urtean horretan jarriko ditugu indarrak: okerrak zuzentzen eta ongi egindakoak errepikatzen.

Bukatzeko, mila esker modu batean edo bestean, atzo iruritara hurbildu zineten guztiei. DAGOENEKO MARTXAN DA IRURITAKO III. MENDI DUATLOIA. Hurrengo egunetan joango gara argazkiak zintzilikatzen.

Share this...
Share on Facebook
Facebook

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *